Itxi

22:30ean

'Un Largo Viaje' pelikula, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrez gain, Brie Larson aktorearen inguruko bitxikeriak, zinema munduko izar eskuzabalenak nortzuk diren eta Errege Magoen inguruko zalantzak argituko ditu saioak.

Colin Firth, 'Un Largo Viaje' pelikulan. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "La noche De..." saioak Un Largo Viaje (The Railway Man, 2013) filma eskainiko du. Bigarren Mundu Gerran gertatutako benetako gertaeretan oinarritutako filma da. Eric Lomax soldadu eskoziarra japoniarrek preso hartu zuteneko istorioa kontatzen du, Birmania eta Siam arteko trenbidearen eraikuntzan parte hartzera behartu baitzuten. Jonathan Teplitzky da filmeko zuzendaria eta Colin Firth, Nicole Kidman eta Jeremy Irvine ditu protagonista.

Ondoren, Brie Larson aktorea hartuko du saioak protagonista. Zinema independentean ospea lortu zuen, Hollywoodeko Oscar sari bat du eta superheroien zineman arrakasta lortutakoa da. Tartean, aktore estatubatuarra Capitana Marwel, Avengers: Endgame edo La habitación filmengatik da ezaguna.

El informe de LND atala, berriz, zinema munduko aktore eskuzabalenen inguruan arituko da. Izan ere, askok ongintzan inbertitu dute euren dirua, diru laguntzak eskaini dizkiete ospitaleei  edota hondamendi-guneetara joandakoak ere dira erreskate lanetan laguntzeko. Horietako batzuk dira adibidez, Keanu Reeves, George Clooney eta Jennifer Lawrence aktoreak

Amaitzeko, Erregeen bezperan, Errege Magoen inguruan zineman sortu diren hainbat zalantza argituko ditu saioak La Historia según Hollywood atalean. Pelikula desberdinetan oinarrituz, honako galdera hauei erantzungo die: Zenbat ziren? Egia al da Bibliak ez duela ia ezer esaten haiei buruz, eta Baltasar zuria izan zela XVI. mendera arte? Edo, opariak etxera ekartzen dituztenean, ura jarri behar al da gameluek edan dezaten?.

"La Noche De... Un Largo Viaje", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)