22:30ean
"Atrápame Si Puedes Christmas Edition", gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Juanito Oiarzabal, Ander Gonzalez, Gabriela Uriarte, Javi Sierra eta Ainhoa Sanchez izango dira bigarren saio bereziko protagonistak.
"Atrápame Si Puedes" saioak Gabonetako bigarren saio berezia eskainiko du gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. 3.000 euroko saria EITB Maratoiari ekarpena egiteko erabiliko da, aurten koronabirusaren ikerketari eskainia izan dena.
Lehenengo programa berezia abenduaren 30ean izan zen ikusgai, eta Leire Martinez, Sara Gandara eta Maribel Salas, Gurutze Beitia eta Nerea Garmendia aktoreak izan zituen saioak protagonista. Bigarrengo honetan berriz, Juanito Oiarzabal "El Conquistador" saioko mendizale ospetsu eta kapitain beteranoak, "A Bocados" saioko Gabriela Uriarte eta Ander Gonzalez sukaldariak, Javi Sierra "Juego de Cartas" saioko aurkezleak eta "Esto No Es Normal" saioko Ainhoa Sanchezek hartuko dute parte Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketa saioan.
Gainera, eguerdiko emanaldian, lehiaketak Gabonetako bi asteak saio berezirekin osatuko ditu, astelehenetik ostegunera. Bestalde, "El Conquis" saioko aurpegi ezagun batzuk ere lehian jarraituko dute ostiraletik igandera eskaintzean diren saioetan.
"Atrápame Si Puedes Christmas Edition" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.