Audientzia oharra
296.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Barriola-Olaizola II neurketa
A.E.
EITB
ETB-1ek emandako pilota partida audientzia buru izan zen bere tartean eta %23,4ko audientzia zatia eskuratu zuen.
Abel Barriolak eta Aimar Olaizolak lau t'erdiko txapelketaren finalerako txartela jokoan izan zuten partida 296.000 lagunek jarraitu zuten uneren batean, Euskal Antonomia Erkdiegoan eta eragin esparruan.
ETB-1en emandako neurketak %23,4ko audientzia zatia eskuratu zuen eta audientzia lider izan zen. Euskaldunen artean, gainera, %34,5eko audientzia jaso zuen. Partida osoa, Olaizolaren garaipena, berriz, bataz beste 178.000 ikus-entzulek ikusi zuten.