ETB-1 eta ETB-2n
Bela estropadak eta kayak surfa aste honetako 'Kresala' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, saioak Itsaskien atala sail berria estreinatuko du.
Aste honetako 'Kresala' saioak Hondarribiko kirol portuaren hamargarren urteurrena ospatzeko egingo den bela estropadaren berri emango du. Horrez gain, Kayak surfaren munduan murgildu eta kirol honetan munduko txapeldun direnekin egongo da, izan ere, berriro ere euskal ordezkariak izan dira txapeldun.
'Kresala'k gainera, Itsaskien atala sail berriaren lehenengo atala eskainiko du aste honetan. Atal honetan, zigala, abankando, otarrain eta izkirei buruzko azapenak emango dituzte astero.
'Kresala' astearte honetan 23:10etatik aurrera emango da ETB-1en eta igandean 12:20ean ETB-2n.