Itxi

Azaroaren 21ean

'Goenkale': Lehen inpresioaren garrantzia

O.A.

EITB

Mireiak afaltzera gonbidatuko du Lukas. Lukas mozkortuta helduko da Malenen etxera eta ondorioz, Mireiak itxura txarra hartuko dio mutilari.

'Goenkale'. Argazkia: EITB

Malen oso gustura dago ama Arralden dagoelako eta Lukas izugarri maite duela aitortuko dio. Mireiak Lukas ezagutu nahiko du eta afaltzera gonbidatuko du alabaren mutil-laguna. Lukas mozkortuta helduko da Malenen etxera eta Mireiak itxura txarra hartuko dio mutilari.

Abel eta Paula ere une txarra igarotzen ari dira. Salaketak eta susmoak etengabeak dira, baina giro txarrak etena izango du Uxue Arraldera datorrelako.

ARTESA auziak buruhauste asko sorraraziko dizkie arraldetarrei. Naia eta Joana arduratuta daude etxeko egoera ekonomikoa dela eta. Amarekin eseriko dira behingoz egia jakiteko.

Karlos gezurretan aritu dela konturatuko da Leo. Izan ere, Karlosek Miren emazte ohiarekin harremana izaten jarraitzen du. Ibik eragin du bikotearen arteko haserrea eta gustura dago bere plana funtzionatzen hasi delako.

'Goenkale' astelehen eta astearte gauetan izaten da ikusgai, 22:10etik aurrera, ETB-1en.

Bideoak (1)