Kargatzen...
Itxi

Audientziak

153.000 ikus-entzulek jarraitu zuten "Esto No Es Normal" saioa asteazkenean

EITB Media

Leer en Castellano

Estreinatu zenetik izan duen audientzia-zatirik altuena lortu zuen: % 10,1eko kuota.

Ainhoa Sanchez eta Igor Siguero, "Esto No Es Normal". Argazkia: EITB Media

Asteazkenean, Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkezten duten "Esto No Es Normal" saioak estreinatu zenetik izan duen audientzia-zatirik altuena lortu zuen: % 10,1eko kuota. Gainera, 153.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

"Esto No Es Normal" lehiaketa saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, eta 16:30ean hasita ETB2n eta eitb.eus-en jarraitu daiteke.

Informazio gehiago (2)