Itxi

Saria

'Mihiluze'k 22.815 euroko zakua banatu du

A.E.

EITB

Denboraldi honetako lehen zaku potoloa.

'Mihiluze', azaroaren 14ko saioa. Argazkia: EITB

Pasa den azaroaren 14an, ETB-1eko 'Mihiluze' saioak 22.815 euroko zakua banatu zuen, denboraldi honetako lehen zaku potoloa. Zortedunak Aitor Gereñu eta Iñigo Iturrioz izan ziren.

Bikote donostiarrak lau egun zeramatzan 'Mihiluze'n eta aurretik ere hiru bider izan zuten zakua irabazteko aukera.

'Mihiluze'k bere zazpigarren denboraldia du martxan eta 900. saiora iristeko egun gutxi falta diren honetan emoziorik ez da falta saioan.

Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkezten duten saioa astelehenetik ostiralera dago ikusgai 21:30ean ETB-1en.