Itxi

22:30ean

Jutlandia (Danimarka), gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Jorge Limia kazetariak penintsula horretako hainbat herri bisitatuko ditu bertan bizi diren Iratxe, Iker, Jon, Jone eta Maddalen euskaldunen eskutik.

Jorge Limia "VxM" Jultlandian. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Jutlandia penintsula bisitatuko du, Danimarkako eskualderik zabalena. Jorge Limia kazetariak eta Jorge Torres kamerariak bikingoen lurralde honetan barrena egingo dute bidaia Iratxe, Iker, Jon, Jone eta Maddalenen eskutik.

Ribe hirian hasiko dute abentura, Danimarkako hiririk zaharrenetariko batean, eta, ondoren, Aarhus ezagutuko dute, bikingoek sortutako hiria. Danimarkako bigarren hiririk handiena da, eta, gainera, "irrien hiria" izateagatik ere da ezaguna.

Mollestien kaletik ere ibiliko dira, etxe koloretsuz ingurutako kalean barrena, auzo latinoan eta Den Gamle By museoan. Aarhus hiriak duen alde artistikoa eta kulturala ezagutuko dute Aros museoaren goialdetik, eta Marselisborg jauregia, gero. Horrez gain, Eskandinaviako liburutegi publikorik handiena bisitatuko dute, munduko kanpai tubular handiena baitago bertan.

Bestalde, Aalborg hirian, Jutlandia iparraldean, Limfjordal fiordoak ikusiko dituzte, eta Skagen eta Grenen herrietan egingo dute geldialdia. Horrez gain, Aalborgeko gaztelua eta Jorgen Olufsens etxea bisitatuko dituzte, Danimarka osoko berpizkundeko merkatarien etxeeta bat. Bidaiari bukaera emateko, Lindholm Hoje muinoan bikingoen historiari buruzko bitxikeria gehiago ezagutuko dituzte; izan ere, bertan baitago munduko hilerri eta kokaleku bikingorik handiena.

"Vascos por el Mundo" saioak Jutlandia penintsula ezagutuko du gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)