Kargatzen...
Itxi

Pilota, 22:30ean

Bengoetxea VI - Aranguren vs Elezkano II - Zabaleta, gaur gauean, zuzenean

EITB Media

Leer en Castellano

Ondoren, Egiguren V - Ruiz vs Zubizarreta III - Uriondo partida eskainiko da.

Pilota. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, 22:30ean, Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partida jokatuko da Gernikako Santanape pilotalekuan. Aurrena, partida nagusia jokatuko da Bengoetxea VI - Aranguren vs Elezkano II - Zabaleta; eta ondoren, promoziokoan Egiguren V - Ruiz vs Zubizarreta III - Uriondo izango dira aurrez aurre.

Partidaren jarraipena Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Elena Azpeitiak egingo dute zuzenean ETB1eko "ETB Kantxa" saioan. eitb.eus atarian ere jarraitu ahal izango dira partidak.

Informazio gehiago (1)