Itxi

Audientziak

"Baserria"ren hirugarren atala, saioko ikusiena % 16,5eko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, igandeko Binakako Txapelketako partida nagusia euskaldunen artean nagusi izan zen, % 15,4ko kuotarekin.

"Baserria". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Baserria" lehiaketaren hirugarren atala saio ikusiena izateaz gain audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 16,5eko kuotarekin. Halaber, publiko orokorraren artean % 5,9ko audientzia-zatia eta 160.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Klaudio Landak aurkeztuta, Xegonek eta Nataliak Ainara eta Aintzane kanporatzea lortu zuten zakuen eta fardoen erronkan.

Horrez gain, igande arratsaldean Bilbon jokatu zen Olaizola II.a-Rezusta / Altuna III.a-Mariezkurrena II.a partidak % 9,3ko kuota lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 15,4ko kuotarekin. 203.000 laguneko audientzia metatua eskuratu zuen Binakako Txapelketako norgehiagokak Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, "Go!azen" telesailak ere datu bikainak izan zituen ostiralean. 4-12 urteko haurren artean nagusi izan zen % 28,3ko kuotarekin, eta % 9,9ko kuota lortu zuen euskaldunen artean. 58.000 lagunek bat egin zuten Basakabiko udalekuetako protagonisten abenturekin Euskadin eta eragin eremuan.