Kargatzen...
Itxi

22:15ean

Bengoetxea VI - Aranguren vs Ezkurdia - Ladis Galarza, gaur, Mallabitik, zuzenean

EITB Media

Leer en Castellano

Binakako pilota Txapelketako partida nagusiaren ondoren, promozioko partida eskainiko da.

Binakako Txapelketa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Irudia: EITB Media

Gaur gauean, Mallabitik emango zaio hasiera Binakako pilota Txapelketako 5. jardunaldiari. 22:15ean hasiko dira partidak, lehenik, partida nagusia jokatuko dute Bengoetxea VI - Aranguren vs Ezkurdia - Ladis Galarza pilotariek; eta ondoren, promozioko partidan Elordi - Garmendia vs Zubizarreta III - Uriondo arituko dira aurrez aurre.

Biak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus atarian. Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Ane Muruamendiarazek egingo dute partiden kontakizuna.

Informazio gehiago (1)