Itxi

22:30ean

Montpellierren izango da "Vascos por el Mundo" saioa gaur gauean

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, Roberto Vazquez kazetariak eta Jorge Torres kamerariak Carcasona, Narbona eta Nîmes hiriak bisitatuko dituzte, Paola, Miguel eta Leire, Edurne eta Imanolen eskutik.

Roberto Vazquez, "Vascos por el Mundo". EITB Mediako irudia

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioko Roberto Vazquez kazetariak eta Jorge Torres kamerariak Montpellier ezagutuko dute, Frantziako kostaldetik gertu dagoen hiri moderno eta koloretsua. Horrez gain, inguruko beste hiru hiri ere ezagutuko dituzte, Carcasona, Narbona eta Nîmes, guztiak bertan bizi diren bost euskaldun gidari dituztela: Paola, Miguel eta Leire, Edurne eta Imanol.

Hiriko alde zaharra bisitatzen hasiko dute abentura, Montpellierren bilakaera arkitektonikoaz gozatzeko ibilbide batekin: Erdi Aroko eraikin klasikoenetatik hasi eta 80ko hamarkadan hiriaren itxura aldatu zuen zonalde modernoak ezagutzeko. Hondartzan eta hirigunean barrena ere ibiliko dira, bertako txokoez eta Frantziako gastronomiaz disfrutatzen.

Ondoren, Montpellierretik irtengo dira inguruko leku batzuk ezagutzeko. Nîmes bisitatuko dute, "Erroma frantsesa" ezizenaz ere ezaguna den hiria, eta, gero, Narbona, munduko katedral bitxienetako bat duen hiria.

Bukatzeko, Erdi Aroko Carcasona hirian izango dira. Inguruko mahastizaintza eta ardogintza kulturari buruz pixka bat gehiago ikasiko dute bertan.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)