Itxi

20:00etan

Ahedon izango da, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioa

EITB Media

Leer en Castellano

Joseba Arguiñanok Karrantzako Ahedo auzoa bisitatuko du Judit, Laurita eta Beni auzokideen eskutik.

Joseba Arguiñano Ahedon. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Joseba Arguiñano gozogile eta sukaldariak Karrantzako Ahedo auzoa bisitatuko du gaur hiru auzokideren eskutik: Judit, Laurita eta Beni.

Judit Portillok 30 urte ditu eta Ahedoko auzo-alkatea da. Herritik paseatzen, San Migel Elizaren ondoan dagoen plaza irregularra ezagutzera eramango du Joseba. Eta ondoren, Ahedoko Prisma deritzona ikustera eramango du, tenplarioei lotutako hiru aurpegiko harria. Jatorrian, San Migel elizaren fatxadan egon zen ikusgai ehunka urtez, baina aurpegietako bat baino zen ikusten, Migel goiaingerua erakusten duena. Eliza eraberritu zenean, harriaren beste bi aldeak ezkutuan mantendu zirela ohartu ziren. Bisitaren ostean, bazkaltzeko, Juditek etxeko lorategira eramango du Joseba eta bere nebak prestatutako babarrunak dastatuko dituzte.

Laurita Siles duela 39 urte Marbellan jaiotako artista da. Joseba Edesarekin batera, "Mutur Beltz" lankidetza-proiektuko kide da eta  Karrantzako ardi autoktonoarekin egiten dute lan. Lauritak bi bizikleta-makina erabiltzen ditu, pedalei eraginez, batak artilea irun eta besteak kardatu egiten du. Ondoren, sukaldean, ardi gisatua eta kroketak prestatuko dituzte, herriko erreferentzia gastronomikoetako bat den Casa Garras jatetxearen errezetarekin.

Beni Eletxiguerra Ahedon jaio zen duela 73 urte. Bere etxeko sukaldari-nagusia da, beraz, Joseba sukaldean hartuko du eta etxean gustukoen duen errezeta egingo dute elkarrekin: txerri-hankak. Ondoren, Beniren etxeko terrazan, Karrantzako bailarara begira, ikuspegi ederrez gozatuko dute Arguiñanorekin bere istorio eta bizipenak kontatu bitartean. Haurra zela Ahedon bizitako oroitzapen oso onak gordetzen ditu; oraindik etxeetan telebistarik ez zegoen garaietan, koadrilan jolasten zituzten hainbat joko ditu gogoan, eta bereziki bat. Joseba elizako atera eramango du, lagunekin bertan aritzen baitzen jokoan, eta leku bakoitzean izen desberdina duen baina ia leku guztietan berdin jokatzen den jokoa erakutsiko dio. Jokorako harri bat nahikoa da lurrean klarionaz margotutako laukien barruan hanka bakarrean jauzika aritzeko.

Ahedoko "Historias a Bocados" Joseba Arguiñanorekin, gaur, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)