Itxi

Audientziak

"Historias a Bocados" eta "Siempre Cine"ko pelikulak, bere ordu-tartean nagusi

EITB Media

Bestalde, "Esto No es Normal" lehiaketaren ostiraleko atala denboraldiko hirugarren ikusiena izan zen.

Joseba Arguiñano, "HaB: Ahedo". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Asteburu honetan, "Siempre Cine" zinema tartean eskainitako bi pelikulak bere ordu-tartean nagusi izan dira. Larunbatean eskainitako Ante la sospecha filmak, adibidez, % 14,2ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 294.000 ikus-entzulek jarraitu zuten. Igandean eskainitako Asesinato en la isla de Oleron filmak, bere aldetik, % 13,0 kuota lortu zuen eta 299.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua Euskadin eta eragin-eremuan.

"Historias a Bocados" saioak Ahedora egindako bisita ere bere ordu-tartean nagusi izan zen % 12,1eko audientzia-zatiarekin. Joseba Arguiñano gozogile eta sukaldariak aurkeztuta, 275.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, "Esto No es Normal" lehiaketa saioa denboraldiko hirugarren ikusiena izan zen ostiralean, % 10,0eko audientzia-zatia eta 154.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua eskuratuta.