ETBK Sat eta ETB-1en
Mike Tyson izango du protagonista aste honetan 'Boxeo Izarrak' saioak
A.A.
EITB
Lehen aldiz Munduko titulua irabazi zuela aitzakia hartuta.
Aste honetan bete dira 25 urte Mike Tysonek lehen aldiz Munduko titulua irabazi zuenetik. Eta hori dela eta, saio berezia egingo du 'Boxeo Izarrak' saioak pisu astunetako historiako txapeldunik gazteenaren inguruan.
Tysonek aurrez egindako borrokaldietako batzuk eskainiko ditu Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztu eta zuzendutako kirol saioak. James Tillis, William Hosea, Lorenzo Boyd eta Marvis Frazier izango dira bere aurkariak. Horrez gain, Trevor Berbicken kontra jokatutako Munduko txapelketa eta James 'Buster' Douglasen aurka egindako borrokaldi historikoa gogora ekarriko ditu ETBk.
Goikoetxearekin batera Manu Manitxalar eta Katxin Uriarte arituko dira kontakizuna egiten, ETBK Sat-en 22:30ean eta ETB-1en 00:15ean ikusgai izango den 'Boxeo Izarrak' saioan.