Kargatzen...
Itxi

22:15ean

Urrutikoetxea - Imaz vs Ezkurdia - Ladis Galarza, gaur gauean, zuzenean

EITB Media

Leer en Castellano

22:15ean zazpigarren jardunaldiari hasiera emango diote Zierbenako udal pilotalekuan. Ondoren, promozioko partida jokatuko da.

Pilota. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldiari hasiera emango diote Zierbenako Udal pilotalekuan. Binakako partida nagusiarekin hasiko da emanaldia: Urrutikoetxea - Imaz vs Ezkurdia - Ladis Galarza. Ondoren, promoziokoan arituko dira nor baino nor gehiago Elordi - Garmendia eta Bakaikoa - Eskiroz.

22:15ean hasiko da emanaldia, eta ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Joseba Urkiolak, Mikel Idoatek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute bien jarraipena.

Informazio gehiago (1)