20:00etan
Elorrioko Berriozabaletan osteratxoa, gaur, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Roberto Mendibil, Javi Zenitagoia eta Andoni Arabiourrutia bizilagunekin elkartuko da Joseba Arguiñano inguruak ezagutzeko.
Gaur, otsailak 14, Elorrioko Berriozabaleta auzoan izango da "Historias a bocados" saioa. Joseba Arguiñano sukaldariak bisitatuko duen txokoan omen dago maitasunari eskainitako iturria.
Joseba Arguiñanoren lehen anfitrioia Roberto Mendibil izango da, 51 urte ditu eta 1775ean Manuel Placido de Berriozabalbeitia jaio zen baserrian bizi da. Manuel honek, Ameriketan dirua egin ondoren, Berriozabaletan jauregia, ermita eta iturria eraikitzea agindu zuen. Estilo neoklasikoko monumentu hauek ezagutzera joango dira Joseba eta Roberto. Lehenik eta behin, Santa Katalina baseliza bisitatuko dute; hutsik dauden nitxoak dituen kripta bitxia du. Ondoren, Berriozabaletako iturrira hurbilduko dira; hauxe ei da maitasunari eskainitako Euskal Herriko iturri bakarra. Janari ona ere ez dute faltan izango, baserriko produktuekin egindako porrusalda eta flan bikaina dastatuko baitute.
Ondoren, Javi Zenitagoia ezagutuko du sukaldariak. Duela 67 urte jaio zen Elorrion, baina 20 urte baino gehiago daramatza Berriozabaletako baserri batean bizitzen. Javiri sukaldean aritzea gustatzen ez zaiola aprobetxatuz, Josebak bere gozokietako bat egingo du, berna labean piperbeltz saltsarekin. Ondoren, platera dastatuko dute Javik baserriaren atzealdean duen terraza kristaldun batean, Anbotora begira.
Azken protagonista Andoni Arabiourrutia 26 urteko gaztea izango da. Kamioi mekanikari lanbidez, tailerrean ez dagoenean baserritarra da, eta abeltzaina ere bai, izebak duen ustiategian ere laguntzen baitu. Josebak Fakir izeneko zezena garbitzen harrapatuko du. Joseba Arguiñano Berriozabaletatik gosez joan ez dadin, Andonik hiru oilasko sartuko ditu labean.
Berriozabaletan osteratxoa "Historias a Bocados" saioan, gaur, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.