Audientziak
Asteburuko "Cine Aventura" eta "Siempre Cine", bere ordu-tartean nagusi
EITB Media
'Alex Hugo, la dama blanca' pelikulak % 12,9ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 'Falsas apariencias (2020)' filmak % 16,2ko kuota.
Larunbatean eta igandean ETB2n eskaintzen diren "Cine Aventura" eta "Siempre Cine" bere ordu tartean nagusi izan dira biak. Alde batetik, larunbatean eskaini zen Alex Hugo, la dama blanca pelikulak % 12,9ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.
Igandean, berriz, "Siempre Cine" tarteak Falsas apariencias eskaini zuen. Pelikulak % 16,2ko kuota lortu zuen eta 298.000 ikus-entzulek egin zuten bat filmarekin emisioaren uneren batean.