ETB-1en
Bernardo Atxaga, ostegun honetan, 'Anitzele'n
A.H.
EITB
Idazle euskaldunaren ibilbide profesionala zein pertsonala errepasatuko dute Xabier Euzkitzek gidatutako saioan.
Bernado Atxaga, euskal idazlerik unibertsalena, ETB-1eko 'Anitzele' saioan izango da ostegunean. Dozenaka ipuin, narrazio, idazki eta hainbat kanturen letrak idatzi ditu, baina aste honetako 'Anitzele' saioan Bernardo Atxaga ez ezik Joseba Irazu ere ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Idazlearen izenaren azpian dagoen pertsona geratuko da agerian.
Ibilbide honetan, Aintzane Bolinaga kazetaria, Jexux Mari Mujika irakaslea eta Estitxu Fernandez kazetaria izango ditu lagun Xabier Euzkitzek. Mikel Elizegik, bere aldetik, Atxagaren eragin soziologikoa aztertuko du eta elkarrizketan ezer argitu gabe geratuko balitz, Joana Lasherasek Irazuren alderik intimoena astinduko du. Azkenik, Mikel Anterok, astero bezala, musika jarriko dio Bernardo Atxagaren bizitzari.
'Anitzele' ostegun honetan emitituko da gaueko 22:30etik aurrera ETB-1en.
Bernado Atxaga, euskal idazlerik unibertsalena, ETB-1eko 'Anitzele' saioan izango da ostegunean. Dozenaka ipuin, narrazio, idazki eta hainbat kanturen letrak idatzi ditu, baina aste honetako 'Anitzele' saioan Bernardo Atxaga ez ezik Joseba Irazu ere ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Idazlearen izenaren azpian dagoen pertsona geratuko da agerian.Ibilbide honetan, Aintzane Bolinaga kazetaria, Jexux Mari Mujika irakaslea eta Estitxu Fernandez kazetaria izango ditu lagun Xabier Euzkitzek. Mikel Elizegik, bere aldetik, Atxagaren eragin soziologikoa aztertuko du eta elkarrizketan ezer argitu gabe geratuko balitz, Joana Lasherasek Irazuren alderik intimoena astinduko du. Azkenik, Mikel Anterok, astero bezala, musika jarriko dio Bernardo Atxagaren bizitzari.'Anitzele' ostegun honetan emitituko da gaueko 22:30etik aurrera ETB-1en.