Itxi

ETBK Sat eta ETB-1en

Pisu astuneko borrokaldiak, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Ron Lyle boxeolaria gogoratuko du saioak.

'Boxeo izarrak'. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak, hasteko, joan den asteburuan hil zen Ron Lyle gogoratuko du. 70eko hamarkadako boxeolari gogorra izan zen Lyle eta Myhammad Aliren aurka jokatu zuen Munduko txapelketari dagozkion irudi batzuk erabiliko dituzte boxeolari mitikoa gogoratzeko.

Ondoren, Alexander Povetkin errusiarren azken bi borrokaldiak eskainiko dituzte, Nicolai Firtha eta Ruslan Chagaev Tyson Zuria-ren aurka eginikoak. Povetkinek orain arteko borrokaldi guztiak irabazi ditu profesional mailan eta afizionatuetan ere emaitza bikainak lortu zituen, Munduko txapelketa eta urrezko domina lortuz Atenasen.

Azkenik, pisu astuneko kontinente arteko beste txapelketa bat eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak: Robert Helenius bi metroko boxeolariak eta Siarhei Liaakhovichek neurtuko dituzte indarrak.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETBK Saten eta 00:20etik aurrera ETB-1en.