Audientziak
'Los muros del recuerdo' filma, igande arratsaldean audientzia-buru
EITB Media
Pelikulak % 17,8ko audientzia-zatia eta 260.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
Los muros del recuerdo filma igande arratsaldean nagusi izan zen % 17,8ko audientzia-zatiarekin. Sylvie Ayme zinemagileak aurkeztutako ekoizpen frantziarrak 260.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Frantziako Colmar herriko eraikin baten hormetan, duela 70 urte eraildako SSetako ofizial baten gorpua aurkitu dute eta gertakariaren inguruko polizia-ikerketa du filmak hizpide.
"Atrápame Si Puedes Finde"
Patxi Alonsok aurkezten duen "Atrápame Si Puedes" lehiaketak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen asteburuan: larunbateko emanaldiak % 13,7ko audientzia zatia eta 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.