Audientziak
"Atrápame si Puedes" lehiaketak % 16,3ko audientzia-zatia lortu du
EITB Media
Patxi Alonsok aurkezten duen saioak 134.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
"Atrápame si Puedes" lehiaketak % 16,3ko audientzia-zatia izan zuen ostegunean, 2018tik lortzen duen daturik onena. Saioak, halaber, 134.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta denboraldiko atalik ikusiena izan zen.
Patxi Alonsok aurkezten duen "Atrápame si Puedes" saioak zazpi denboraldi daramatza Euskal Telebistan, eta egunero dago ikusgai, 14:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, "Atrápame si Puedes Finde" edizioan "El Conquistador" saioko lehiakideek parte hartzen dute ostiral, larunbat eta igandeetan.