Audientziak
Denboraldiko "Atrápame si puedes" saiorik ikusiena, asteartekoa
EITB Media
Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak % 15,5eko audientzia-zatia bereganatu zuen.
Astearteko "Atrápame si puedes" saioaren emanaldia denboraldiko atalik ikusiena izan da, eta, are gehiago, 2018ko ekainetik izan den saiorik ikusiena izan da. Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketak % 15,5eko audientzia-zatia lortu du eta 161.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du Euskadin eta eragin eremuan.
Saioak zazpi denboraldi daramatza Euskal Telebistan, eta audientzia datu bikainak izaten ari da. Zazpigarren denboraldi honetan, batez beste, % 10,9ko audientzia-zatia eta 130.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.