Itxi

22:30ean

Luxenburgoko gazteluetan barrena, gaur, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Nerea, Ana, Yanina eta Belen anfitrioiek, Jorge Limia kazetariarekin batera, ametsetako paisaiak eta ipuinetako basoak ezagutuko dituzte.

Bourscheid gaztelua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Vascos por el Mundo" saioak munduko herrialderik aberatsenean egingo du osteratxoa gaur gauean: Luxenburgon. Nerea, Ana, Yanina eta Belen euskal anfitrioien eskutik, Jorge Limia kazetariak Luxenburgoko gaztelu nagusiak bisitatuko ditu. Herrialde honetako bazter ezezagunenak, ametsetako paisaiak, ipuinetako basoak, gerrako istorioak eta bitxikeriak ezagutuko dituzte ikusleek. 

Lehen protagonista, Nerea, Luxenburgoko gaztelurik handienera joango da, Bourscheid gaztelura. Gotorlekuak dituen dorre borobilek atentzioa ematen dute. Horrez gain, Nereak Remich mahasti lurraldea bisitatuko du eta Cremant edaria nola egiten duten ikasiko du. 

Ondoren, Anak Fond-de-Grasen dagoen Minett Park museoa bisitatuko du. Gero, burdingintza lantegien gune zaharra den Belvalera ere joango da. Handik gertu, Luxenburgoko aberastasunaren jatorria ezagutuko du; burdin meategiak, alegia. Martxan dagoen azken meategietako batean sartuko da. Ibilbidea amaitzeko, Beauforteko gazteluak bisitatuko ditu Anak: bata Erdi Arokoa da eta bestea Errenazimentukoa. 

Yanina, berriz, Alemaniarekin muga egiten duen Echternach udalerrira joango da bisitan. Alpeetako iparraldean hoberen kontserbatutako erromatar herrixka bisita daiteke inguruotan gainera. Yanina Mullerthalgo basoetan barrena ibiliko da bidezidor zoragarrietatik barrena. Bertan, Schiessentümpel liluragarria ezagutzeko aukera izango du. 

Azken protagonistak, Belenek, Clervaux aldera egingo du; izan ere, gudu handien lekukoa izan den gaztelu paregabea du herrixka honek. Mundu osoko argazki erakusketa bisitatuena dute bertan, eta gerraren museo txiki bat ere bai. Bukatzeko, Saint-Maurice abadiaren inguruak bisitatuko dituzte, 60 metrotik gorako altuera duen kanpandorre ikusgarria baitu elizak.

"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)