Kargatzen...
Itxi

Audientziak

"El Conquis" saioa bere ordu-tartean audientzia-buru, asteazkenean

EITB Media

Leer en Castellano

% 15,9ko audientzia-zatia izan zuen eta denboraldiko bigarren saiorik ikusiena izan zen.

Patxi Alondo eta Dani 'EL Checo' "El Conquis" saioan. EITB Mediako bideo batetik lrotutako irudia.

Asteazkeneko "El Conquis" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 15,9ko audientzia-zatiarekin, denboraldiko bigarren daturik onena. Patxi Alonsok aurkeztutako solasaldiak, gainera, 257.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Patxi Alonsok Dani El Checo izan zuen platoan gonbidatu, abenturako azken kanporatua. Halaber, lehiaketak bi kapitain berri izango dituela aurreratu zuen.

Informazio gehiago (2)