Kargatzen...
Itxi

22:30ean

'Alas de acero' filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche De…"n

EITB Media

Leer en Castellano

Halaber, Oscar sarietako kinielaren inguruko erreportajeak eskaintzen hasiko dira aste honetan. Lehen protagonista Amanda Seyfried izango da, bigarren mailako aktorerako izendatuta dagoena.

'Alas de acero' filmeko irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata

"La Noche De…" saioak Alas de acero filmaren estreinaldia dakarkigu gaur gauean, Bigarren Mundu Gerrako benetako gertaera bat hizpide duen lana. David Svehlik aktoreak Britainiar Aire Armadako kapitain ohi baten papera antzezten du. Gerrako izugarrikerietatik bizirik irten ondoren, familiarengana itzuliko da bizitza zoriontsu baten itxaropenarekin. Errealitatea beste bat izango da, ordea. Felix Linaresek azalduko dizkigu xehetasun guztiak. 

Bestalde, Oscar sarietako kinielaren harira, "LND" saioak izendapenak dituzten aktoreen inguruko erreportajeak eskaintzen hasiko da aste honetan. Lehen protagonista Amanda Seyfried izango da, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren sarirako dago izendatuta Mank filmean egindako lanagatik. 

Archivos secretos eta Tu cara me suena atalekin osatuko da aste honetako saioa. Batean, aste honetan 90 urte beteko dituzten bi aktoreren benetako historia kontatuko digu Linaresek. Bestean, makilatuta izugarrizko antza duten bi aktore oso ezaguni buruz mintzatuko zaigu. 

"La Noche De… Alas de acero" gaur eskainiko da, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)