22:30ean
Kapitain berriak eta talde urdina hilzorian, gaur gauean, "El Conquis" saioan
EITB Media
Patxi Alonsok Paino izango du platoan gonbidatu, abenturako azken kanporatua.
Karibera kapitain berriak joango direla aurreratu zuen joan den astean "El Conquis"ek: Eneko, Eider, David, Isa, Manu eta Jennyren artean, bi izango dira Los Haitisesera joango direnak. Gaur emango dute aukeratuen izenen berri, eta, albistea jaso bezain pronto, haien lehen erreakzioak bilduko ditu saioak.
Bitartean, talde urdina ahal bezala bizirauten ari da, kanpamentu oso pobrean lau aste igaro ondoren. Painoren kanporaketa kolpe gogorra izango da beraientzat, eta Berakoren itzuleraren irudiak erakutsiko ditu saioak, berriz ere bakarrik eta berri txarrekin. Patxi Alonsok Paino izango du platoan talde urdinaren egoera aztertzeko. Gainera, aurretik ikusi ez ditugun irudiak erakutsiko dituzte. Joan den astean Seleta ikusi genuen lur jota; oraingoan, ordea, Aitor ikusiko dugu behea jota, malkoei eutsi ezinik. Seletaren taldeak egoerari buelta ematea lortuko al du?
Bestalde, Yocachu taldeak immunitate jokoa irabazi zuen behingoz. Oskarrek, aurtengo lehiaketako beteranoenak, banderatxo gorria hartzea lortu zuen eta taldeak Kopako finala balitz bezala ospatu zuen garaipena. Talde berdea, ordea, bigarrena izan zen, Andrea lehen eskaladan erori ondoren. Hala ere, Duranak Maialen bidali zuen duelura, eta ez Andrea.
Abenturak aurrera jarraitzen du, eta hurrengo immunitate jokoan parte hartzeko erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzte taldeek. Mikelek jokoaren nondik norakoak emango ditu, eta berdeek sei pertsona utzi beharko dituzte kanpoan. Nortzuk aukeratuko ditu Duranak?
Mikel, Eneko, David, Manu, Jenny, Eider, Isa eta Leire ohiko konkistologoak izango dira saioan, eta hainbat gairen inguruan arituko dira solasean. Oizeder Mayok eta Isma Pereirak sare sozialetan esandakoak bilduko dituzte eta asteko galdera botako dute: Andreak Duranaren izendapena jaso behar zuen?
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.