Itxi

11. atalaren aurrerapena

Kanibalen jokoa, azken aukera Corocote taldearentzat

Leer en Castellano

Immunitate joko ezagunenetako bat iritsi da, lehiakideen artean kontaktu handia izateaz gain, askori nazka eta goragalea eragiten diona. Alabaina, urdinek bizirik irauteko duten azken aukera da.

Corocote taldea, kanibalen jokoa baino lehen. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.

Corocote taldea hari-harian dago, azken atalean Paino kanporatu ostean. Seleta kapitainaren taldeak bost lehiakide ditu soilik, eta letaginak ongi zorroztu beharko dituzte Kanibalen jokoan lehiatzeko. Immunitate jokoa ezaguna da, beldurgarriena akaso, lehiakideek elkarren artean kolpe eta haserrealdi asko izaten dituztelako, eta askori higuina ematen diolako. Hori bai, irabaziz gero, saria egundokoa izan ohi da.

Corocote taldeko kideek jakin badakite ezin direla besteen mailan lehiatu, izan ere, bai fisikoki eta bai animikoki jota daude. Gorriek ere ez dute bide erraza izan, baina egoerari buelta eman diote azken immunitate jokoa irabazita. Indarrak berreskuratu dituzte janari esker. "Yocahuen esnatzeak", karta-jokoa irabazi ondoren Davidek esan bezala, badirudi inflexio puntu bat izan dela gorrientzat.

Egoera berri honen aurrean, Atabey taldeak erne egon behar du. Kanpamentu txiroan emandako gaua ez da batere atsegina izan, aberatsean ez bezalakoa. Iaz jokatu zen kanibalen jokoan, Duranak erakustaldi bikaina egin zuen. Nola moldatuko da aurten? Neskek ez dute goserik izan azken lau saioetan kanpamentu aberatsean jana izan dutelako. Orain bai, sabela beteta, gogotsu ekingo al diote betortzekin txerriari heltzeari? 

"El Conquistador del Caribe" saioa astelehenero ikus daiteke, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus atarian, 22:30etik aurrera. Horrez gain, atal guztiak EiTB Nahieranen eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan daude eskuragarri.

 

 

 

Informazio gehiago (2)