Itxi

ETB-1en

Lourdes Auzmendi, osteguneko 'Anitzele'n

A.H.

EITB

Bere ibilbide profesional zein pertsonalaz arituko da Xabier Euzkitzek aurkeztutako saioan.

'Anitzele', Taldea. Argazkia: EITB

Egun, Hizkuntza Politikarako sailburuordea da Lourdes Auzmendi, baina azken hamarkadetan Euskal Herriko historiaren gazi-gozoak bizi izan ditu ataundarrak, bai politikan zein euskalgintzan ere. Pasarte hauek ezagunak izango dira batzuentzat, baina badaude beste hainbat ezezagunak egingo zaizkigunak ere, eta horiek jakinarazten saiatuko dira Xabier Euzkitzerekin batera Garbiñe Biurrun epailea, Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Oihan Vega kazetaria.

Horrez gain, ohiko ataletan Joana Lasheras Lourdes Auzmendiren alderik intimoenean murgilduko da, Mikel Elizegik euskara ikasleen ikerketa soziologikoa egingo du eta Mikel Anterok musikatuko du Auzmendiren bizitza.

'Anitzele' ostegun honetan emitituko da 22:00etik aurrera ETB-1en.