Kargatzen...
Itxi

Audientziak

"La Noche De…" saioak aurtengo marka hautsi zuen asteartean

EITB Media

Leer en Castellano

Felix Linaresek aurkeztutako saioak % 13,1eko audientzia-zatia lortu zuen.

Felix Linares "La Noche de..." saioaren aurkezlea. EITB Mediako bidoe batetik lortutako irudia.

"La Noche De…" saioak aurtengo marka hautsi zuen asteartean, martxoak 30, % 13,2ko audientzia-zatiarekin. Halaber, Felix Linaresek aurkeztutako saioak 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

ETB2ko zinema saioak Anna filmaren estreinaldia eskaini zuen eta pelikularen emanaldiak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen: % 12,2ko audientzia-zatia lortu zuen eta audientzia metatuari dagokionez, 277.000 lagunek bat egin zuten emanaldiarekin, Euskadin eta eragin eremuan.

 

Informazio gehiago (2)