Audientziak
"El Conquistador" saioak lidergoari eutsi dio, % 22,6ko audientzia-zatiarekin
EITB Media
Abentura realityak 380.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen.
"El Conquistador del Caribe" saioak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu du hamahirugarren astez jarraian. Abentura realityak % 22,6ko audientzia-zatia bereganatu du eta 380.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Halaber, 18.700 lagunek jarraitu dute emanaldia streamingaren bitartez, eta saioaren webguneak 25.160 erabiltzaile bakar eta 54.000 orrialde ikusi izan ditu.
Bi kapitain berri heldu dira Karibera, Eneko eta David, eta bi talde berri eratu dira haien gidaritzapean, Kakata eta Cuyaya taldeak, hain zuzen ere. Gainera, talde berdeko bi kidek, Nereak eta Ingek, abentura utzi dute.