Itxi

Musika 'Goenkale'n

Zea Mays taldea 'Goenkale'n

A.E.

EITB

'Negua jon da ta' eskaini dute Atxuri tabernan.

Zea Mays. Argazkia: EITB

Zea Mays taldeak 'Goenkale'n grabatu du ostiral honetan. Telesaileko Atxuri tabernan ikusi ahal izango ditugu 'Negua joan da ta' abesti arrakastatsua eskaintzeko. Urtarrilaren 3ko atalean ikusi ahal izango da emanaldia telebistan.

Bilboko taldeak 1997ko Gaztea Maketa Lehiaketa saria irabazi zuen duela hamalau urte. Orduz geroztik sei disko arrakastatsu argitaratu dituzte, eta 2011. urteko euskal kanturik entzutetsuena abestuko dute: 'Negua joan da ta'.

Urtarrilaren 3ko atal horretan, Kandido, azken aldian bizi duen bolada txarraren ondorioz, erabat gaindituta dabil eta Aliziak ardura guztiak hartzea erabaki du. Abelen etxera joango dira bizitzera, euren etxea Lukasi saldu ondoren.

'Goenkale' arrakastatsu ematen da ETB-1en. Audientziari dagokionez, 81.000 ikus-entzuleko audientzia metatua du bataz beste eta euskaldunen artean %13,7ko sharea.

ETB-1en astelehen eta asteartero 22:00etan ematen da 'Goenkale'.