Kargatzen...
Itxi

22:00etan

San Josetako Trikiti Jaialdia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Emanaldia 2021eko martxoaren 20an grabatu zen, Azpeitiko Soreasu Antzokian. Zazpi talde arituko dira taula gainean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, apirilak 10, XXI. San Josetako Trikiti Jaialdia eskainiko du ETB1eko "Oholtzan" saioak. Emanaldia joan den martxoaren 20an grabatu zen Azpeitiko Soreasu Antzokian.

Zazpi talde arituko dira taula gainean, tartean trikitilari eta pandero-jotzaileak: Alaitz Roteta eta Ainara Saizar; Irma Karrera eta Amets Arteaga; Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi; Fan&GO; Lurdes Alkorta eta Mailu Sudupe Egurrola; Lidia eta Leire; eta Xabi Solano, Kristina Solano eta Txus Aranburu. Laxaro Azkune aritu da aurkezle lanetan.

"Oholtzan" saioa gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)