Pedro G. Larraganek aurkeztuta
Hawaiko hondartzak ezagutuko ditu asteazkeneko 'Kresala'k
A.H.
EITB
Antxoaren biomasa aztertzeko ikerketen berri ere izango du saioak.
Aste honetako 'Kresala' saioak Hawaira bidaiatu eta bertako hondartzak ezagutuko ditu. Surferako munduko hondartzarik onenak dira Northsohore eskualdeko Pipelineko eta Sunset Beach-eko hondartzak.
Horrez gain, antxoaren biomasa ikertzeko AZTI-Tecnaliak egindako lanaren berri izango du 'Kresala'k. 25 urtetik gora daramate espezie horren etorkizuna ikertzen.
Amaitzeko, Mutrikun burutzen ari diren akuikulturaren abangoardia ezagutuko dute.
'Kresala' asteazken honetan emitituko da 23:45etik aurrera ETB-1en.