Itxi

Audientziak

"En Jake" bere ordu-tartean nagusi, % 20,3ko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Leer en Castellano

Xabier Lapitzek aurkeztutako saioak denboraldiko hirugarren daturik onena lortu zuen.

Xabier Lapitz kazetaria. Argazkia: EITB Media.

Astearte honetan, ETB2ko "En Jake" saioa bere ordu-tartean lider izan da % 20,3ko audientzia-zatiarekin, denboraldiko hirugarren daturik onena. Halaber, Xabier Lapitzek aurkeztutako saioak 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Seigarren denboraldi honetan, audientziaren harrera bikaina lortu du "En Jake" saioak eta inoizko denboraldirik ikusiena izaten ari da: bataz beste, % 13,7ko audientzia-zatia eta 125.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

"Atrápame si Puedes" lehiaketak ere, datu bikainak

"En Jake" saioaren ostean, "Atrápame si puedes" lehiaketak % 16,0ko audientzia-zatia bereganatu du, denboraldiko bigarren daturik onena. Gainera, Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak 133.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (3)