20:00etan
Brinkola, tren eta okin tradizioa, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Tere Madinabeitiak, Tibur Agirrek eta Jesus Alonsok gidatuko dute Joseba Arguiñano Legazpiko auzoan zehar.
Gaur, apirilak 18, "Historias a Bocados" saioak Brinkola, Legazpiko auzoa, bisitatuko du.
1864ko abuztuaren 20an tren geltokia inauguratu zenetik, Brinkolaren iraganeko eta egungo historia trenbidearekin lotuta egon da. Josebak Jesus Alonso herriko geltokiko azken trenbide-langilea ezagutuko du. Bere lanbidearen sekretu guztiak kontatzen dizkion bitartean, babarrun bikainak eta odolkiak dastatuko dituzte. Gainera, Jesusek bere alderdi artistikoena ere erakutsiko du: egurra nola zizelkatzen duen erakutsiko du, eta egiten dituen argazki baita ere.
Gipuzkoako bazter honetan errotak eta okinak ugariak izan dira beti. Brinkolan Igeralde Errota dago, duela 500 urteko errota. Tibur Agirrek erakutsiko dio errota zahar hau Joseba Arguiñanori. Bien artean ogia egingo dute eta ondoren, barrengoak saltsan jateko erabiliko dute egindako ogia.
Hirugarren anfitrioia Tere Madinabeitia Brinkolako kazetaria izango da. Barrendiolako urtegiaren inguruak erakutsiko dizkio aurkezleari. Ondoren, bere baserriko sukaldean, barazki entsalada berezia prestatuko dute, azpizunarekin, otarrainxkekin eta almendra txigortuekin. Pruden Agirre Tereren amaren laguntza izango dute horretarako.
"Historias a Bocados", gaur, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.