Abenduaren 20an
'Goenkale': Gorpu bat azaldu da zabortegian
EITB
Nor da hildakoa? Ertzaintzak operazio poliziala martxan ipini du gertatutako argitzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ibik Leok berarekin duen jarrera zalantzan jarriko du. Ondorioz, Leok egoera zailei egin beharko die aurre. Karlosek Leoren eta Ibiren artean aukeratu beharko du eta ez daki bietako nori sinetsi.
Aitor Gorrotxaren heriotzari buruzko egia argitara aterako balitz, bere burua erruduntzat joko duela ziurtatuko dio Inesek Aliziari. Aliziak arazo asko ditu. Germanek dirua eskainiko dio Aliziari Naiaren heziketan laguntzeko. Aliziak ez daki Germanen dirua onartu ala ez. Izan ere, badaki dirua onartzeak arazoak sortuko dizkiola Kandidorekin.
Lukasek Ernestoren espektatibak bete nahi ditu, baina aldi berean Madariaga ontziola krisialditik atera eta, bide batez, enpresa zuzentzeko gai dela erakutsi nahiko luke. Hala ere, anbizioaren eta Ernestorekiko mirespenaren artean erabaki beharko du.
Etorkin afrikar bat helduko da Arraldera. Lan bila dabil eta herriko saltoki eta enpresa guztietara gerturako da lan eske. Samuel da bere izena eta dirua behar du bere familiari laguntzeko.
Malenek sekretu baten berri izango du. Informazio horrek bere bizitza hankaz gora jarriko du.