Audientziak
'Asesinato en Castellene' bere ordu tartean nagusi, % 13,5eko audientzia-zatiarekin
EITB Media
Igande arratsaldeko pelikulak 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Igande arratsaldean ETB2n ikusgai izan den Asesinato en Castellene filmak lidergoa lortu du bere ordu tartean, % 13,5eko audientzia-zatiarekin. Halaber, 249.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du Euskadin eta eragin eremuan.
Caroline Jeune Jendarmeriako kapitain gaztea da filmaren protagonista eta bere lehen hilketa kasuari aurre egin behar dio: Sabrya, hamazortzi urteko emakume kurdu baten hilketa.
Frantziako lurralde ezberdinetan gertatzen diren hilketen gaineko polizia ikerketak dira "Asesinato en.." tv movie bilduma honen ardatza, eta asteburuetan, bazkalostean, ETB2n izaten dira ikusgai.