Audientzia
"Atrápame Si Puedes" liderra denboraldiko kuotarik altuenarekin, asteazkenean
EITB Media
Gainera, "En Jake" saioa ere bere ordu tartean liderra izan zen % 21,0ko audientzia-zatiarekin.
"Atrápame Si Puedes" saioa bere ordu tartean liderra izan zen asteazkean. Denboraldiko kuotarik altuena lortu zuen, % 17,9ko audientzia-zatiarekin. Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak 133.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Gainera, Xabier Lapitzen "En Jake" saioa bere ordu tartean liderra izan zen baita ere. Aktualitateari buruzko programak % 21,0ko audientzia-zatia eta 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.