Itxi

'ETB Kantxa'

Xala eta Laskurain, Irujo eta Barriolaren aurka, ostiralean, ETB-1en

A.E.

EITB

Binakako pilota txapelketako partida izango dugu ikusgai Tolosatik.

Pelota. Argazkia: EITB

Ostiral honetan Tolosako Beotibar pilotalekutik binakako txapelketako pilota partida garrantzitsua izango dugu ikusgai. Xala eta Laskurainek Martinez de Irujo eta Barriolaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Aurretik, atariko bezala, Retegi Bi-Galartza eta Apezetxea-Peñagarikano bikoteak arituko dira nor baino nor.

'ETB Kantxa' 21:55ean hasiko da eta Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dute kontakizuna.