Itxi

Audientzia

"Historias a Bocados" saioa eta 'Instintos Maternales' filma, liderrak, igandean

EITB Media

Leer en Castellano

Igande arratsaldeko bi emanaldiak euren ordu tarteetan nagusi izan ziren.

Joseba Arguiñano Luko herrian. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Igandean, Joseba Arguiñanok aurkeztutako ETB2ko "Historias a Bocados" saioa bere ordu tartean audientzia-buru izan zen, % 13,0ko audientzia-zatiarekin. Sukaldariak Arabako Luko herria bisitatu zuen bertako auzokideekin batera. Saioak 276.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Aurretik, Instintos Maternales filmak ere bere ordu tartean lidergoa lortu zuen, % 15,3ko audientzia-zatiarekin. Ama gazte baten desagerpenaren istorio honek  251.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (1)