'Hitzetik Hortzera'
Aitor Sarriegirekin solasaldia eta finaleko momenturik onenak, 'HH'n
A.A.
EITB
Emisio eguna eta ordua aldatu ditu bertsolaritza programak: aurrerantzean, larunbatetan, 15:00etan, izango da.
Aitor Sarriegi, G'PUNTUAko Txapeldun berria, eta Mikel Mendizabal, Sarriegi bertsomintzearen 'kulpantea', elkartu dituzte 'Hitzetik Hortzera'n. Igandean, abenduaren 18an, bukatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Donostiako Ilunbe zezen-plazan, eta Aitor Sarriegi beasaindarra izan zen garaile.
Ordiziako Barrena Jauregian jarri die zita bi bertsolariei Jon Artano Izeta aurkezleak, bertan hasi baitzuen bertsolari-ibilbidea Aitor Sarriegik mutikoa zenean Mikel Mendizabalekin, Goierriko Bertso Eskolen sortzaileetako batekin. Leku berezi honetan Txapelketako arratsalde hotz hartan izan zituen bizipen, emozio, sentsazio eta une gogoangarriak konpartituko ditu. Bestalde, Igor Egurenekin, Ordiziako alkatearekin, izan ginen, Aitor Sarriegiren bertso-lagunak txapeldunaren soslaia egingo digu.
Gainera, igandeko festa handi hartan telebistan ikusi ez ziren beste hainbat momentu interesgarri ikusteko aukera izango da 'Hitzetik Hortzera'n.
'Hitzetik Hortzera', larunbatean, 15:00etan, ETB-1en eta bezperatik eitb nahieran-en.