Eguberri Eguna
Eibarko pilota jaialdia, igandean, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Horrez gain, Euskadiko Golf Txapelketa, Estrella Damm padel sariaren finala eta El Diario Vasco pilota torneoa ere eskainiko dira.
Eguberri egunean, Eibarko pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean Euskal Telebistako kamerek arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta bertan jokatuko diren hiru pilota partidak eskainiko dira. Hasteko, Oiarzabal-Merino eta Mendizabal III-Zabaleta bikoteek elkarren aurka jokatuko dute; ondoren, Titin III-Merino II eta Aritz Lasa-Zubieta arituko dira nor baino nor jardunaldiko partida nagusian eta azkenik, Gorka-Ladis Galartza eta Jaunarena-Arruti bikoteek emango diote amaiera jaialdiari. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna ETB-1en.
Bestalde, goizeko 12:00etan Euskal Telebistak beste pilota hitzordu bat izango du igandean Zumarragan: El Diario Vasco pilota afizionatuen torneoaren finala. Koldo Aldalurrek emango du jardunaldiaren berri ETB-1en.
ETBK Sat kateak, bere aldetik, Negurin jokatutako Euskadiko Golf Txapelketaren laburpena eskainiko du 14:30ean eta ondoren, 15:30ean, Madrilen jokatutako Estrella Damm padel sariaren finala eskainiko da.