Itxi

Uztailaren 3ra arte

Euskadiko Orkestraren kontzertuekin hitzordu berriak, ETB2n

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Uztailera arte, 2020-2021 denboraldiko kontzertuak eskainiko ditu ETB2k, hainbat larunbatetan, 11:00etan.

Euskadiko Orkestra Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Argazkia: Euskadiko Orkestra

Hainbat larunbatetan, Euskadiko Orkestraren 2020-2021 denboraldiko kontzertua eskainiko du ETB2k, 11:00etatik aurrera. EITBk Euskadiko Orkestrarekin bat egin du, denboraldi honetan Bilboko Euskalduna Jauregian eskaintzen ari diren kontzertuak ETB2n emititzeko. 2020ko azaroan hasi ziren emanaldiak eta, uda bitartean, 13 kontzertu eskainiko dira guztira.

Hauek dira maiatzerako, ekainerako eta uztailerako aurreikusita dauden emanaldiak:

- Maiatzak 1: "Bruckner", Robert Treviño (zuzendaria)

- Maiatzak 29: "Gazteak", Hans Graf (zuzendaria), Birgit Kolar (biolina)

- Uztailak 3: Schoenberg, Arnold + Rachmaninoff, Sergei

- Uztailak 17: Mendelssohn, Felix

Euskadiko Orkestraren kontzertuen saio-sorta berri hau ez da EITBn eskaintzen den lehena, ordea. Izan ere, "Euskadiko Orkestra Martxan!" izenburupea emanaldiak eskaini zituzten Euskadiko Orkestrak eta EITBk 2020ko maiatza eta uztaila bitartean. Covid-19aren pandemiaren lehen olatuaren eta horren ondoriozko itxialdiaren ostean, lehendabizikoz agertokira itzuli zen Euskadiko Orkestra aipatu ekimen horri esker (estatuko lehen orkestra eta Europako lehenengoetakoa izan zen martxan jartzen eta eszenatoki gainean berriz biltzen). Une hartan, tamaina txikiko orkestrarekin (gehienez 50 musikarirekin), ateak itxita, zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat eskaini zuen.

Informazio gehiago (1)