Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Sagardoaren Txapelketako 4. jardunaldia, gaur, "Erremontari" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Ansa II-Labaka / Segurola-Larrañaga eta Urriza-Zaldua / Goikoetxea VI-Aizpuru III partidak jokatuko dira.

"Erremontari" saioaren 4. atala, astelehenean ikusgai. Irudia: EITB Media

Gaur gauean, 22:15etik aurrera, Sagardoaren Txapelketako 4. jardunaldiko partidak eskainiko ditu "Erremontari" saioak Hernaniko Galarreta pilotalekutik.  

Lehen norgehiagokan, Ansa II-Labaka eta Segurola-Larrañaga bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Bigarrenean, Urriza-Zaldua eta Goikoetxea VI-Aizpuru III izango dira aurrez aurre. 

ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu emankizuna Iñigo Aiestaran, Iñaki Agirre Gaztelu eta Elena Azpeitiaren kontakizunarekin.

Informazio gehiago (1)