Itxi

Asteleheneko audientzia

'Ni Mas Ni Menos' saioak bere audientzia daturik altuena lortu du

A.H.

EITB

321.000 pertsonak bat egin zuten Klaudio Landak aurkeztutako arratsaldeko magazinarekin

Klaudio Landa. 'Ni Más Ni Menos'. Argazkia: EITB

Astelehenean, 'Ni Más Ni Menos' saioak bere audientzia daturik altuena lortu zuen, otsailaren amaiera aldera ETB-2n egunero emititzen hasi zenetik. Audientziari dagokionez, etengabeko gorakada izan du saioak eta azkeneko bi hilabeteetan, azaroan eta abenduan, nabarmendu egin da gorakada hori, bataz besteko audientzia datu altuagoak lortuz.

Saioak bere audientzia marka gainditu zuen astelehenean. %12,9ko audientzia zatia lortu zuen eta bataz besteko 82.000 ikus-entzule izan zituen. Egun-eguneko gaien inguruan aritu ziren eta emanaldian zehar 321.000 lagunek bat egin zuten Klaudio Landak aurkeztutako magazinarekin. Erregearen gabonetako mezuaz, Urdangarin auziaz eta Euskadiko bake prozesuaz jardun ziren solasean. Horrez gain, sexu indarkeria, bularreko protesiek Frantzian sortutako alarma, elikadurak eragindako alergiak, dibortzioak eta familia egiturak izan zituzten hizpide.