Itxi

Gaur, 22:15ean

'Carnet de vacunación: Pase a un nuevo mundo' erreportajea, "Aquí y Ahora" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Eider Hurtadok zuzendutako saioak emergentzia sanitarioaren kontrolean mota honetako proiektuen eraginkortasuna aztertuko du, baita ekarri dezaketen pribatutasunaren galera eta diskriminazioa ere.

Txertaketa pasea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Uda salbatzeko helburuarekin txertaketa pasaportearen proiektua jarri du Europar Batasunak martxan, Europako herrialdeen artean, murrizketarik gabeko turismoa sustatzeko. "Aquí y Ahora"k ziurtagiri berde digital honen ezaugarriak aztertuko ditu: dohainekoa izango da, QR kodigo bat izango du eta gure egoerari buruzko hainbat datu emango ditu (txertoa jaso dugun ala ez, PCR negatiboa dugun edota gaixotasuna duela gutxi pasa dugun). Hala ere, dokumentu honek hainbat zalantza sortzen ditu etikaren, legearen eta medikuntzaren alorretan. 

Eider Hurtadok zuzendutako saioak emergentzia sanitarioaren kontrolean mota honetako proiektuen eraginkortasuna aztertuko du, baita ekarri dezaketen pribatutasunaren galera eta diskriminazioa ere. Ziurtagiri berri hau uztailean martxan jartzen bada, zer gertatuko da oraindik txertoa jaso ez dutenekin? Gai hauen guztien inguruan solasean arituko dira Jochen Müller Europar Komisioko ordezkaria, Javier Hurtado Turismo sailburua eta Miren Basaras mikrobiologoa. Horrez gain, Nerea Reparaz kazetariak pandemiak turismoaren sektorean izan duen eragina aztertuko du: Euskadik adibidez, bi milioi bisita gutxiago jaso ditu.

Eider Hurtadok gidatutako erreportajea Israelera begira jarriko da bertan burutu duten txertaketa kanpaina arrakastatsuaren berri izateko. Herrialdea aurreko normaltasuna errekuperatzen hasi da eta txertoa jaso eta pase berdea dutenek toki itxietara sarrera librea dute. Europar Batasunak aurreikusten duen teknologiaren antzekoa da Israelgo pase berdea. Dirudienez, bizitza kulturalera itzultzea ahalbidetzen du, baina lan munduan aukera-berdintasunaren kontrako mehatxua izan daiteke. Berdina gertatu daiteke gure gizartean?

Gai honen inguruko hausnarketa egiteko, Rodica Radian-Gordon Israelgo enbaxadorearekin, Lorena Lopez abokatuarekin eta Iñaki Armada teknologian adituarekin arituko dira. Dirudienez pase sanitarioak gelditzeko heldu dira.

Halaber, herrialde aberats eta pobreen arteko arrakala zabaldu dezake ziurtagiri berde honek. Estatu Batuek eta Europar Batasunak milioika dosi erosi dituzte baina munduko hainbat herrialdeetara ez da ezer ailegatzen. Besteak beste, Indiak bizi duen krisi larriak txertoen patenteen ezabapena jarri du berriz ere mahai gainean. Vanessa Lopez Salud por Derecho fundazioaren presidenteak eta Juanjo Alvarez Zuzenbide katedradunak dilema global honen gakoak aztertuko dituzte: herrialde guztiak pandemiatik ateratzen dira edo ez da bat ere aterako.

"Aqui y Ahora" igandeetan izaten da ikusgai 22:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)