Itxi

''El Conquis''en 17. atala

Oreka eta isiltasuna, masprezaren jokoaren gakoak, gaur, "El Conquis"en

EITB Media

Leer en Castellano

Aukeratuek oreka mantendu beharko dute immunitate jokoan, eta David eta Eneko isilik egon beharko dira. Ez ezazu galdu "El Conquistador", astelehenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Duque masprezaren brankan oreka mantentzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Cuyaya taldeak bolada txarra atzean utzi beharko du bi joko eta beste hainbat taldekide galdu ostean. Gero eta desabantaila handiagoa duten heinean, Cacata taldea gero eta harroago dago. Enekorenek uste dute menderaezinak direla, eta, horregatik, Daviden taldeak aprobetxatu beharko luke arerioak harritu eta garaitzeko.

"El Conquistador del Caribe" saioaren 17. atalean zenbait lehiakidek dituzten ekilibrista dohainak erakutsi beharko dituzte, masprezaren immunitate jokoa baitator. Lehiakideen aukeraketak funtsezko garrantzia izango du; izan ere, probaren aurretik, talde bakoitzak aukeratu beharko du beste taldeko lehiakideetatik zein duten gogokoen eta zen gustatzen zaien gutxien, eta horiek izango dira taldearen protagonistak. Beraz, estrategia ona izatea baliteke erabakigarria izatea ikurrina lortu eta kanpamendu aberatsera joateko. Cuyaya taldean Duque eta Bego izango dira protagonistak, eta Cacata taldean, aldiz, Beko eta Binbi. Azken honek aprobetxatu beharko du duen trakets ospea kendu eta labirintoko deskalabrua atzean uzteko. Bera izango da taldeko kapitaina: beste behin ere, Eneko eta David isilik egon beharko dira eta ezin izango dute aholkurik eman. Bego izango da talde horia gidatzeko arduraduna.

Hori guztia gutxi balitz, talde beltza elkarlanean aritu beharko da, eta ikusteko dago Aitorrek taldekideekin dituen tirabirek nola eragiten dion talde lanari. Badirudi guztiak ari direla Muskizekoaren aurka jartzen.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.

Informazio gehiago (2)