Ostegunean
Ordiziako Nazioarteko Eguberri Saria eskainiko du ETB-1ek zuzenean
A.H.
EITB
Goizean sailkaturiko igerilarien azkeneko probak eskainiko dira 18:30etik aurrera.
Ostegun honetan, Ordiziako Majori polikiroldegiarekin bat egingo du Euskal Telebistak arratsaldeko 18:30etik aurrera eta bertan urtero ospatzen den igeriketako Nazioarteko Eguberri Saria zuzenean eskainiko du. Goizean sailkatu diren igerilariek azkeneko serieak egingo dituzte arratsaldean eta Iñaki Mikeo kazetariak egingo du emanaldiaren gaineko kontakizuna Euskal Telebistan.