Itxi

Audientzia

"El Conquistador" lider % 29,5eko audientziarekin, inoizko bigarren daturik onena

EITB Media

Leer en Castellano

Bego eta Andrearen arteko norgehiagoka ikusgarria eskaini zuen asteleheneko atalak, immunitate jokoan, 40 metroko jumar batean.

Bego eta Andrea immunitate jokoan. Irudia: EITB Media

"El Conquistador del Caribe" saioak astelehen gaueko lidergoa lortu du berriz ere datu historiko batekin: % 29,5ko audientzia-zatia. Aurreko asteko marka gaindituz, saioaren historiako bigarren daturik onena izan du asteleheneko atalak, 2012ko edizioaren finalak bakarrik gaindituta. Halaber, 308.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako saioa erreferente bihurtu da euskal ikus-entzuleentzat eta estreinaldiaren egunetik, hemeretzi astez jarraian, audientzia-buru izan da asteleheneko ordutegi nagusian.

Bego eta Andrearen arteko norgehiagoka ikusgarria eskaini zuen asteleheneko atalak: Bego Andrea baino askoz hobeagoa izan zen immunitate jokoan igo beharreko 40 metroko jumarrean. Cacata taldea kanpamendu pobrera itzuli zen eta dueluan euren lehiakide indartsuenetako bat galdu zuten, Iker.

Halaber, gertatutako guztia sare sozialetan komentatu zuten saioren jarraitzaileek eta #conquis18 traola joera izan zen Twitterren. Saioaren webguneak, bere aldetik, 26.290 erabiltzaile bakar eta 60.400 orrialde ikusi izan zituen, eta 16.920 lagunek jarraitu zuten saioaren emanaldia streamingaren bitartez.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)